Egia esan behar badut, lehen argazkia noiz egin nuen ez naiz akordatzen. Dena den, 1976an Punto y Hora aldizkarira hainbat argazki bidaltzen hasi nintzen. Urte batzuk geroago Deia egunkariarekin kolaboratzen hasi nintzen eta hogei urtez mota guztietako argazkiak egin nituen bertan (erreportajeak, elkarrizketak, kirolak eta abar) eta Donostiako delegazioko argazki arduraduna izatera iritsi nintzen.